
URDAIBAIKO ENPRESA-EKIMENEN INBERTSIOA, GARAPENA ETA FINKATZEA
Urdaibairako potentziala duten proiektuen aldeko apustua egiten dugu, eta sektore estrategikoak bultzatzeko baliabideak, aktiboak, balio-katea eta euskarria ditugu:
Arrantza eta elikadura
Zura
Automozioa
Ekonomia zirkularra
Turismo iraunkorra

EKOSISTEMA EKINTZAILEA: TOPAKETAK, EKITALDIAK, PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK ETA KOMUNITATEA
Autoenplegutik harago enpresa berriak sortzen laguntzea, mentoretza-zerbitzuak eta ekintzailetza-prozesuari laguntzeko “leihatila bakarra” barne.
Zer eskaintzen dugu:
- U-BAI Up!: Urdaibaiko enpresek, ekintzaileek, administrazio publikoak eta ikastetxeek bat egiten dute ikasteko, partekatzeko eta inspiratzeko.
- Ekintzaileentzako prestakuntza- eta ikaskuntza-saioak, gai zehatzei eta guztien interesari buruzkoak, aditu gisa gonbidatutako pertsonekin.
- Komunitate ekintzailearen topaketak.

ESKUALDEKO IKASTETXEEKIN LANKIDETZAN HEZKUNTZA-PROGRAMAK DISEINATZEA
U-BAI Kidsek Urdaibaiko enpresa-etorkizunaren aldeko apustua egin du: etorkizuneko belaunaldietan kultura eta espiritu ekintzailea eta sortzailea landuz, prestakuntza-programak diseinatu eta gauzatzen ditugu, tokiko ingurunearekin ikertzeko eta esperimentatzeko metodologia propio batean oinarrituta.