Eskualde BERRITZAILEAREN zutabea sei ardatzetan landuko da (lau ardatz sektorial eta zeharkako bi ardatz). Ardatz horiek eskualdearen apustuak islatzen dituzte. Datozen urteetan hitzarmen publiko-pribatuaren ahaleginak esparru horietan oinarritu gura dira.
Garapen ekonomiko aurreratuaren nazioarteko erreferentzia, aberastasun natural handiko lurraldean, bioekonomiaren eta jarduera teknologiko jasangarri berrien bitartez

Turismo jasangarria
Bizkaiko TURISMO JASANGARRIAREN erreferentziazko jomuga bihurtzea, ingurumenaren arloko jasangarri- tasunaren eta enpresa-jarduera berritzaile berrien bultzadan oina- rritutako punta-puntako proposa- menarekin.

Itsasoa
Balio erantsiko jarduera berriak bultzatzea ARRAINAREN ETA ELI- KADURAREN inguruan, eskualdeak atun-arrantzan eta kontserba-in- dustrian dituen gaitasun bereizga- rrietatik abiatuta.

Egurra
Busturialdea-Urdaibai EGURRA ERALDATZEKO BERRIKUNTZA-POLO bihurtzea, balio erantsi handiko apli- kazioetara bideratuta.

Automobilgintza
Lurraldeko automobilgintzaren sektoreko GARAPEN TEKNOLOGIKO-ENPRESARIALA sustatzea.
Ardatz sektorial horiek lehentasuna dira, ez muga; hau da, edozein enpresa-proiektu interesgarrik lekua izan beharko luke eskualdean, eta Plan honek hori babesteko bitartekoak jartzen ditu (Eskualde BERRITZAILEKO ze- harkako ekimenen eta Eskualde LEHIAKORREKO eta ESKUALDE BIZIKO zutabeen bidez).

U-BAI Ekintzaile
ESKUALDE MAILAKO EKINTZAILETZA- RAKO EKIMEN EGITURATUA sortzea, norbanakoen eta enpresen balio erantsi handiko proiektuak sustatzeko, eusteko eta erakartzeko.