Ezagutu U-BAI

Ezagutu U-BAI

GURE ESKUALDEAREN MISIOA ETA IKUSPEGIA

Misioa

Tokiko enpresetatik eta administrazio publikoarekin indarrak batu ditugu garapen ekonomiko ireki, orekatu eta iraunkorrerako proiektu bat bultzatzeko eskualdearentzat.

Ikuspegia

Eskualde LEHIAKORRA, BERRITZAILEA eta BIZIA izan nahi dugu, aberastasun natural handiko lurraldean garapen ekonomiko aurreratuko nazioarteko erreferentzia bilakatuko dena.

Asmo horrekin sortu zen U-BAI: Urdaibaiko Garapen Ekonomikorako Plana, eskualdearen etorkizun estrategikoaren aldeko apustua, eta, beraz, bertan bizi garenon ongizate sozioekonomikoaren aldeko apustua.

01

Eskualde lehiakorra

Busturialdea-Urdaibairen lehiakortasunerako baldintzak eta ingurunearekin duen konektibitatea indartzea, enpresek Busturialdea-Urdaibaitik lehiatzeko aukera izan dezaten.

02

Eskualde berritzailea

Jarduera ekonomiko klusterizatu berria sortzea, eskualdeko jarduera bultzatzaileetan eta gaitasun nuklearretan oinarrituta.

Zehatzago esanda, aberastasun natural handiko lurraldean garapen ekonomikoaren nazioarteko erreferentzia izan gura dugu, bioekonomiaren eta jarduera teknologiko jasangarri berrien bitartez.

03

Eskualde bizia

Enplegua, aberastasuna eta gizarte arloko dinamismoa sortzen duen “oinarrizko” ekonomia, bultzatzea.

GJH ETA ESTRATEGIA

Ekarpena Garapen Jasangarrirako Helburuei

Tokiko Agenda 2030ean lider bihurtu gura dugu, helburu hauetan eragin berezia izanda: 8 (lan duina eta hazkunde ekonomikoa), 9 (industria, berrikuntza eta azpiegitura), 12 (ekoizpen eta kontsumo arduratsua), 14 (urpeko bizitza) eta 15 (lurreko ekosistemen bizitza).

GJH1 GJH2 GJH3 GJH4 GJH5 GJH6 GJH7 GJH8 GJH9 GJH10 GJH11 GJH12 GJH13 GJH14 GJH15 GJH16 GJH17

Koherentzia sektore- eta lurralde-esparru estrategikoekin

Bere espezializazio sektorialarengatik eta biltzen duen konpromiso publiko eta pribatuarengatik, Urdaibai-Busturialdeko Garapen Ekonomikorako Planak euskal administrazioen estrategia sektorialak, lurraldeetakoak eta berreskurapenekoak sustatzeko baldintzak betetzen ditu.

Euskadi Next 2021-2026 programa

Euskadi next

Bizkaia orekan sakonduz estrategia

Bizkaia orekan

Jasangarritasunarekin, bioekonomiarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako euskal estrategiak

Basque Green Deal
Estrategia