U-BAI FAKTORIA eta AZTI elkarlanean arituko dira Urdaibaiko garapen ekonomiko eta enpresariala bultzatzeko asmoz

U-BAI Faktoria eta AZTI-k, Urdaibai-Busturialdeko enpresa sustapen elkarteak, eta itsas zientzien eta elikaduraren arloko lidergoa duen AZTIk, lankidetza- hitzarmena sinatu dute eskualdeko ekintzailetza ekosistema indartzeko.

Hitzarmen estrategiko honek bi erakundeen arteko aliantza sendoa ezartzen du, Urdaibaiko garapen ekonomiko eta teknologikoa bultzatuko duten ekimen enpresarial berritzaileak identifikatu, aztertu eta potentzialki inbertitzeko helburuarekin.

U-BAI Faktoriako lehendakari den Ibon Mirandaren arabera, “hitzarmen hau gure eskualdea lehiakorrago bilakatzeko eta inbertsioak erakartzeko urrats garrantzitsua da, bereziki itsas zientzien eta elikaduran bezalako sektoreetan”.

Bestalde, AZTIko zuzendari nagusi den Rogelio Pozok azpimarratu du “gure kontaktu sareen eta tokiko ekosistema enpresarialaren arteko sinergiak Urdaibaiko proiektu berritzaile eta jasangarrien garapenerako aukera berriak zabalduko ditu”.

Hitzarmenak konpromezu zehatzak barne hartzen ditu: kontaktu sareen arteko  sinergiak bultzatzea, ekimen enpresarialak identifikatu eta ebaluatzea, aholkularitza tekniko eta zientifikoa eskaintzea eta “berrikuntza irekiko”erronketan lankidetzan aritzea bezala. Bi aldeak modu kolaboratiboan lan egiteko konpromezua hartzen dute, hitzarmen honetan ezarritako helburuak lortzen lagunduko duten informazioa eta baliabideak partekatuz.

Lankidetza eta garatutako jardueren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezke harremanetan:

Itziar Fernández Urraza (ifernandez@azti.es) AZTIren partetik.
Jon Abaitua Bilbao (direccion@ubaifaktoria.com) U-BAI Faktoriaren partetik.