U-BAI Up! Urdaibaiko ekintzaile, enpresa, administrazio publiko eta ikastetxeak elkartzeko aukera ematen duen urteroko ekitaldia da. Honetan, eskualdeko etorkizun sozio-ekonomikoari begira ikasteko, konektatzeko eta esperientziak partekatzeko espazioa sortzea dugu helburu.
Ekintzaile bazara, negozio bat abiarazi nahi baduzu edo zure burua ekintzailetzat hartzen baduzu, egin bat U-BAI komunitatearekin eta joan zaitez gure hiru hilean behingo bileretako batera.
Izan zaitez U-BAI!
